XanaxAdderall onlineLevitraADDERALL onlineadderall without prescriptionPhentermine onlinetramadol onlinevalium online

PATATAK ERRIOXAKO ERAN


6 patata eder zuritu eta kraskatuak
Porru txiki bat, xehatua
Piper berde bat, xehatua
Piper gorri erdi bat, xehatua
Tipula erdi bat, xehatua
Baratxuri-buru bat, garbitua
Kaiena punta bat
Bi piper txorizero
Txorizo fresko bat
Ura eta gatza

Kazola handi bat su eztira hurbildu, bota bertara porrua, piperrak, tipula, gatz zimiko bat, kaiena eta txorizoa puska loditan zatitua. Guztia minutu batez suberatzen utzi, hestebeteetatik urtuko den koipean bertan. Gero, bota gainera patata kaskatuak, piper txorizero uretan beratua eta bi zati egina, baratxuri-burua, eta gehitu nahiko ur, pataten gainetik hiru hazbeteraino iritsi arte. 40ren bat minutuz egosten eduki, patata samurtu eta puska batzuk hautsi izanaren ondorioz salda loditu arte. Une horretan baratxuri-burua eta txorizeroak atera, eta kendu mamia. Lau baratxuri aleen mamia berreskuratu. Sardexka batez eltzekoaren salda pixka bat, baratxuria eta piperra zanpatu eta gehitu patata egosiei. Gatza zuzendu, behar izanez gero, eta mahaira.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”PATATAK ERRIOXAKO ERAN” istorioak 4 iruzkin ditu.

  1. Karmele-(r)en iritzia:

    Kaixo.

    Gaur lehen aldiz errezeta hau egin det. Orain arte amak egin dit beti eta. Izugarri gustatzen zait: txorizoaren usaia frijitzen ari denean…. uff! Pixkat liatu naiz eta etxean beti pimentoia (piperhautsa) bota izan diogunez azkenean kaiena eta piperhautsa bota dizkiot (biak). Oraindik sutan dago, beraz, gero jakingo det nola atera den.

  2. Hasier Etxeberria-(r)en iritzia:

    Gogoz utzi behar gaituzu?

  3. Karmele-(r)en iritzia:

    Bale. Orokorrean nahiko onak atera dira. Patatak eta txorizoak onak bai ziren. Baino, bestalde, ur gehiegi bota diet, uste det, eta horrek zaporea kendu die, pittin bat.

    Zerbait gehitu nahi det: patata batzuk zuritu gabe utzi ditut. Nire mutila Estatu Batuetakoa da (sukaldean ibiltzen badaki hala ere) eta patatak eltzean zatituta botatzeko zuritzen nituela ikusi zuenean erdi-bronka bota zidan. Oraingoan, azal pixkat utzi diet, proba moduan. Konturatu naiz, hori, patata berriarekin egin behar dela.

  4. H. Etxeberria-(r)en iritzia:

    Ez dut egundo ikusi zuritu gabeko patatak dituen “Errioxako eran egindako patata platerik”. Azalarekin egosten dira purea editeko, edo, diozun bezala,patat berria denean “osoago” gera daitezen. Izanank izan, oker ez banago, azalaren azpian, gai toxiko arinak ditu patatak. Nire aholkua da, patatak azalik gabe egostea barazkiekin edota errioxako eran egiterakoan, edo saltsa berdetan eta abar. Aldiz, azalarekin egostea entsaladilla edo purea egiteko orduan. Azalarekin erretzea osorik gurinarekin zerbitzatzeko, eta abar. Hala ere, beste modu bat duzu (Robuchoni ikusia, oker ez banaiz), azalik gabe egosi 20 minutu ingurutan eta gero, behin ura kendu diezunean, berriro kazolan jarri lehor daoitezen, urik gabe eta ezer gabe pare bat minututan.

Iruzkin bat idatzi