PATATAK, GURIN HARROTUA ETA IZOKIN KETUA ENTSALADAN

8 patata ertain
Baratxuri-buru bat
Porru puska bat
Piperbeltza, 3 ale
Izokin ketua, 8 xerra eder
5 koilarakada ur
150 g gurin
Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua
Limoi baten zukua
Gatza eta piperbeltza
Oliba olio birjina, pittin bat
Kazola handi batean ura suelto jarri, eta bota bertara baratxuri-burua, porrua eta piperbeltz aleak, eta sartu han patatak azal eta guzti, garbituta. Su eztira hurbildu eta ezari-ezarian egosi, ez lehertzeko. Xukatu, zuritu eta epeltzen direnean, zentimetro bateko xerrak egin.
Kazo batean ur koilarakadak irakin, gehitu gurin hotza dadotan, eta hagaxka metalikoekin etengabe irabiatu, saltsa loditu eta gurin harrotu krematsua lortu arte. Garrantzi handikoa da etengabe irakiten egotea eta gurin hotza oso-oso poliki gehitzea. Sutatik kenduta, limoi-zukua eta belar xehatuak gehitu. Gatz-piperra eman.
Patata xerrak gurin saltsa beroan sartu, eta ongi gozatu. Txukun paratu plater baten edo erretilu baten erdian eta gainean izokin ketuaren xerrak, patatak erabat estaliz. Oliba olio birjinaren hari mehe bat eman gainetik, eta, oraindik belarretatik zerbait gelditzen bazaigu, bota gainetik pittin bat. Saihetsean ogi txigortua paratu.
