levitraCialisZappos

TOMATE SALTSA

Tomate heldu-helduak, 2 kg
3 tipula eder, txiki-txiki eginda
Oliba olioa
Azukre pixka bat
Gatza

Olioa jarri kazola batean eta bertan axaletik frijitu daitezela, 35 minutuz, tipulak, gatz pixka batekin. Denbora hori iraganik, azukrea gehitu, baita tomateak ere garbitu eta puskatan egin eta gero. Su motelean egos daitezela, pixkana-pixkana 2 orduz edo tomate saltsak ur gehiena lurrundu edo galdu duen arte. Gazitu eta, sobera garratz baldin badago, azukre pittin bat gehitu. Horrela utz genezake, naturala, edo pure-egitekotik pasatu finago geldi dadin, baina orduan berriz irakiten eduki beharko genuke lehengo kolore gorria hartzeko berriz.
(Eta ez ahaztu, tomate saltsa egiterakoan, badakigu denok lasterrago egingo dugula irabiagailuarekin, baina hobe pure-egitekoaz baliatzen bagara, ez baitugu galduko tomate saltsaren kolore gorria. Irabiagailuarekin laranja-kolorea izango du).

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”TOMATE SALTSA” istorioak iruzkin 1 du.

  1. zuzeu.com — Zer egin hainbeste tomaterekin?-(r)en iritzia:

    [...] zara lehenengo urteetan, tomate saltsa egin eta kontserba potoak egiten zenituela. Baina orain ez duzu nahi halakorik. Bo, saltsa egitea [...]

Iruzkin bat idatzi