TXERRI TXULETAK ARANEKIN
8 txerri txuleta ertain
20 aranpasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak
Limoia, azal bat
Baso erdia esnegain urtu
Oliba olioa eta gatza
Perrexil pikatua
Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos ez daitezen. Su bizi-bizian. Xorta bat oliba olio isuri eta bi aldeetatik txigortuko ditugu txuletak kanpotik gorri eta barrutik mamitsu gera daitezen. Perrexila hautseztatuko dugu gainetik, atera baino lehentxeago. Gatza emango diegu, oparo.
Padera berean erantsiko ditugu, xukatu eta gero, limoi azalarekin ardotan beratzen edukitako aranak. Urritzen utziko ditugu segundo batzuetan. Aranak ia ihartu direnean erantsiko dugu esnegain urtua eta, gatz pixka bat eman ondoren, itxura krematsu horretan utziko ditugu aranak segundo batzuetan irakiten. Ez dute saldatsu gelditu behar, bordele koloreko krema arin bat erantsiko zaie. Haragi salteatuarekin zerbitzatuko ditugu aran hauek.
Etiketak: Txerria

Abendua 12, 2009 @ 21:42
Milesker errezeta hau jartzeagatik. Argia da, eta argia delako errez asko ulertu dut, baina esnegain URTUA ulertzeko arazoak izan ditut. Esnegain likidoa jar zenezakete ala beste era batera (idazten ari naizen une honetan ez datorkit ideia gehiago burura, ez dakit nola jarriko nukeen neronek beste modu batean), agian?