XanaxAdderall onlineLevitraADDERALL onlineadderall without prescriptionPhentermine onlinetramadol onlinevalium online

URDAIAZPIKO KROKETAK

Tipulin txiki bat
75 g gurin + 75 g oliba olio birjina
250 g irin
2′3 l esne
Arrautza egosi bat, pikatua
400 g urdaiazpiko iberiar edo egosi, xehe pikatua

Irakiten jarriko dugu esnea. Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa. Kazola batean, olioa eta gurina erantsi eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte.
Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta urdaiazpikoa, ongi xukatua (padera batean salteatuko dugu aurrez olio pittin batean), kroketen orea ez kerratzeko (hala jokatuko dugu urdaiazpikoa iberiarra denean; egosia bada ez du horrelako koiperik isuriko).
Urdaiazpikoa eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak.
Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin. Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen.
Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu.
Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”URDAIAZPIKO KROKETAK” istorioak iruzkin 1 du.

  1. asier-(r)en iritzia:

    kroketak gogoko ditut
    jajaja

Iruzkin bat idatzi