XanaxAdderall onlineLevitraADDERALL onlineadderall without prescriptionPhentermine onlinetramadol onlinevalium online

XAPOA SALTSA AMERIKARREAN

4 xapo zati, hezurrarekin, 350 g bakoitzak
3/4 litro saltsa amerikar
16 otarrainxka, zurituak
Xorta bat brandy edo armagnac
Oliba olioa eta gurina
Gatza

Gatza emango diegu xapo puskei. Kazola apal zabal bat su gainean jarri eta tanta batzuk oliba olio eta gurina erantsiko ditugu ondoren. Koipea ongi berotu denean sartuko ditugu xapo puskak, bi aldeetatik ongi txigor daitezen. Bi minutuan edukiko ditugu gutxienez alde bakoitzetik. Otarrainxka zurituak gaineratuko ditugu bukaeran, egin bitartean beren zukua isur dezaten. Saltsa amerikarra erantsiko dugu gero, bero, eta pare bat minutuan utziko dugu irakiten guztia, saltsa murriztu eta itsaski zatiei erantsi dadin. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatuko dugu.
Oso goxo dago jaki hau baldin eta, zerbitzatu aurretik, sutatik kanpora, koilarakada eder bat allioli eransten badugu, gai guztiak hobekiago ora daitezen. Sutatik kanpora eragingo diogu beti kazolari, oso garrantzitsua da hori.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

”XAPOA SALTSA AMERIKARREAN” istorioak 2 iruzkin ditu.

  1. Lurdex-(r)en iritzia:

    Xapoa saltsa amerikarrean prestatu nahi dut, baina saltsa nola egiten den ez dut inundik inora ere aurkitzen. Errezeta eskuratzeko moduan jarriko bazenit, bihotzez eskertuko nizuke. Amona zenak primerakoa prestatzen zuen, baina ez dut berari galdetzeko modurik. Esker mila

  2. bikote-(r)en iritzia:

    Lurdex, sar zaitez ERREZETAK TALDEKA dioen lekutik eta egin klik SALTSA GAZIAK dioen horretan. Hortxe duzu SALTSA AMERIKARRA. On egin, eta gero kontatu zer moduz joan zaizun. (Hitz ematen dizut, zure “amonaren hura” ez dela izango, agian, baina ez da urruti ibiliko!).

Iruzkin bat idatzi