Erroskilak
400gr irin
arrautza bat
legamia goilakaradatxo 1
anis likorea 2 goilarakadatxo
150 grama azukre
3 goilarakadatxo glass-azukre
4 goilarakada esne
4 goilarakada olio
frijitzeko beste olio
Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean.
Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat Portu arte. Ondoren centimetro erdiko zilindroak egin eta 10 centimetroko luzeran moztu. Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsis.
Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskilak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte.
Erroskilak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.


Otsaila 13, 2009 @ 10:39
Ainararen eskariz, jarri ditugu erroskilak ere
Apirila 13, 2009 @ 19:49
Osagaixetan fallo bat dakazue Parapantxo:
150 grama azufre biharrian
150 gramo azukre izango dia ezta?
Bestela azufre edo sufriakin fuerte samarrak urtengo diaz erroskilak.
Lan politxa hartu dozue ta ondo segi.
Apirila 13, 2009 @ 20:12
Eskerrik asko. Zuzenduta dago