- Kilo1 kardu
- 120g urdaiazpiko ondu takotan
- 40g arbendol xerratu (almendra/amanda)
- 4 baratxuri ale
- Olioa
- 4 goilarakada arbendol eho
- 4 goilarakadatxo irin
- Gatza
Kardua ur gazitan xamurtu arte egosi. Kardua xukatu eta egosketaren ura ondoren saltsa egiteko gorde.
Zartagin batean olioa berotu eta baratxuria eta urdaiazpikoa frijitu. Baratxuria gorritzen hasten denean, arbendol ehoa eta irina gehitu. Su eztitan frijitu eta azkenik egosteko erabilitako ura gaineratu saltsa arin bat lortu arte.
Saltsa karduaren gainean irauli eta bost minutuz egosi zaporeak ondo nahas daitezen.
Arbendol xerratua koiperik gabeko zartagin batean xigortu eta karduaren gainera bota.
Platerean jarri eta gozatu.
