Lipu

Berezi xamarra den hitz batekin hasiko dugu Eleketa tarte hau, baina hitz horrek www.sukaldean.com-en barna ibiliko diren gehienak ederki definituko dituela ematen du. Lapurdi eta Nafarroa Beherean asko erabiltzen den hitza da, baina gaineratiko herrialdeetan bakan aditzen da, forman horretan bai behintzat.

 Hiztegietan agertzen diren definizioak ere urriak dira, beraz, nekez azaldu daiteke hemen bere jatorria eta etimologia. Gehienek diote iraintzeko erabiltzen dela, baina Lapurdin eta Behe Nafarroan ez dauka halako esanahi ezkorrik. Haurrekin erabiltzen da batez ere, gozozaleak eta jale handiak direnean. Helduekin berdin-berdin erabili daiteke, baina gutxiagotan aditzen da.

Frantsesez “gourmand” erraten zaio eta gazteleraz “goloso”, baina euskaldunak hain lipuak izanda harritzekoa litzateke hor barna hori esateko beste hitzik ez erabiltzea. Baten batek baldin badaki…

Antzeko sarrerak:

  1. ‘Eleketa’, ele keta ibiltzeko

6 erantzun “Lipu” bidalketan

  1. Iepa,

    Zuzenketa bat nahi nuke ekarri. Baxenabarren lipua armiarma da. Guk, Lapurdin, Azkaine aldean, armiarmari irmiarma erraiten diogu, frantsesez “araignée” delakoa. Jale handiari aldiz LUPUA erraiten diogu, ahobeteka jaten duenari! frantsesez “glouton”.
    Hara, suerte on “sukaldean” !
    Begirunez,
    Maite
    Hara

  2. Pingback: Zerba | Sukaldean

    • Aupa. Agian, emaidazu zure telefonoa eta esaidazu zer ordutan deitzen ahal zaitudan. Biak batera egingo dugu. Berez oso erraza izan beharko luke baina litekeena da arazo bat izatea zure nabigatzailearekin, eta hala bada, guri hori jakitea komeni zaigu zuzenketak egin ahal izateko. Bestela, egun batzuk itxoiten ahal badituzu hemendik egun batzuetara tutorial bat aterako dugu. Zuk nahi duzun bezala

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>