asiermanterola


Browniea

  • 250g txokolate
  • 150g azukre
  • 150g gurin
  • 60g irin
  • 3 arrautza
  • gatza

Su txikian gurina urtu, eta gauza bera egin txokolatearekin bainu-marian. Sutik kanpo biak nahasi eta azukrea eta arrautza joak gehitu. Gatz pixka bat bota daiteke. Irina gehitu eta kitto. Mamia egina dago.

Erretiluaren hondoa gurinarekin pasa eta gero, dena barrura botako dugu, eta aldez aurretik 180 gradutan berotzen jarri genuen labean sartuko dugu dena. 15 minutu edukiko dugu bertan, eta beste 5 labea itzali eta gero. Orduan aterako dugu, eta ordu erdi bat edukiko dugu kanpoan. Bukatzeko hozkailuan sartuko dugu, 2 orduz edo erretilutik erraz atera dadin.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>