Zerba

Gehienetan, erderakadak erabiltzen dira jatetxe askoren menuetan aurkitu daitekeen barazki hau izendatzeko. Alta, honek ere badauka izenik euskara garbian: Zerba. Zuek etxean nola esaten diozue Azelga edo Beletari?


iz. BOT. Kenopodiazeoen familiako landare belarkara, erremolatxaren subespeziea dena. Nerbio zentral handia duten hosto handi eta jangarriak ditu eta barazki gisa lantzen da (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: Beleta, Pleta, Azelga (UZEI sinonimoen hiztegia)
Frantsesez: Blette
Espainolez: Acelga

Sukaldean.com guneko errezeten artean, zortzi modu arkituko duzu zerba kozinatzeko, zein baino zein hobea.

Joan den asteko hitza:
Joan den astean lipu hitza nabarmendu genuen, eta denon artean bi sinonimo aurkitu dizkiogu, Txerrak jakinarazi zigun mizkine esaten ziotela horri bere etxean, eta Fernandok, berriz, bere amak litxerrero hitza erabili ohi zuela.

 

Erantzun bat “Zerba” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>