Ernamuina

Sukaldaritzan ari garenean gehienetan kendu beharreko gauza izaten da, digestiorako zaila izaten delako, baina beste kasu batzuetan berriz, landarean erabiltzen edo jaten dugun zatia da, adibidez zainzurietan. Ernamuina deitzen zaio, hazietan, landarearen sorburu den zatia, alegia. (Harluxet hiztegia)

Adibide bat emanez agian errazago da ulertzea zer den. Baratxuria ahora etor ez dakigun kentzen den zati hori berdexka. Ezagutzen ez baduzue, gure teknika kontu sailean aurkituko duzue hori lortzeko jarraibidea

Sinonimoak: hozi, hozidura (UZEI sinonimoen hiztegia)

Frantsesez: germe
Gazteleraz: germen

Joan den asteko hitza
Birrindu aditzari buruz aritu ginen, eta Edorta Agirrek iruzkin luze eta zehatza igorri zigun. Ez baduzue irakurri, guk argitaratuko testuaren ondotik jarri dugu

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>