Ardi-mihia, neguko uraza

Udaberrian sartuta gaude, baina ardi-mihia garaiko barazkia izaten jarraitzen du. Uda bukaeran landatzen da, eta udazkenetik udaberriraino biltzen. Beraz, udako urazak itxaroten ditugun bitartean aukera oso ona da.

Zuetariko askok ezagutuko duzue zer den, baina agian ez duzue jakingo halako izen ederra duenik gure hizkuntzan.

Gastronomia Vasca webgunean horrela definizitzen dute:

Urteko belarra da, 15 – 30 cm-ko altuerakoa. Oso hazkunde-garai laburra du, eta zurtoin labur batean buruan hosto sesil ugariko erroseta bat ematen du garai horretan (horixe da jaten dena). Hazkunde-garaia bukatzean, lore-zurtoina botatzen du, eta hori bitan adarkatzen da eta kapitulu-formako tontorrak bereizten ditu bere muturretan. Loreak zeru-urdinak ditu, eta korola gamopetaloa, oin-konkorrik gabea. Hiru lokuluko obulutegiak lokulu ugalkor bat bakarra izaten du. Fruitu txikia izaten du, orbikularra, grisaxka eta kardilaunik gabea.

Jaten den partea errosetaren hostoak dira, ilerik gabe daudenak, kolore berde grisaxkakoak, lantza-formakoak edo luzangak, 3 – 8 cm luzekoak eta ertz osokoa nahiz hozkatua dutenak. Urazak baino elikagai gehiago ditu, hark baino balio handiagoarekin A probitaminan eta B eta C bitaminetan. Hosto freskoak erabiltzen dira, entsaladatan eta beste hainbat barazkirekin nahastuta normalean.

Gure errezetategian ez daukagu halako errezeta zehatzik ardi-mihiarekin, beraz baten bat ezagutzen baduzue, ongi etorria izango da.

Sinonimoak: Ezagutzen badituzue gehitu iruzkinen tartean
Frantsesez: M√Ęche
Gazteleraz: Milamores

Joan den asteko hitza
Joan den astean ernamuina hitzari buruz aritu ginen, baratxuria ahora etor ez dakigun kendu behar dugun zatia, hain zuzen ere.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>