Xapo gibela tipularekin

Ikusiz zernolako eguraldia daukagun, eta zernolako eguraldia iragarri duten datozen egunetarako sukaldean goxo-goxo egotea ez da batere plan txarra izango. Gaur, Garaikoan, denboraldi bete-betean daoen arrain baten gibelak prestatzea proposatzen dizuegu. Xapoaren arrantza urtarrilean hasten da, eta uztailean bukatzen, baina prezioen aldetik orain dago bere hoberenean. Gainera soilik Atlantikoko ipar ekialdean aurkitzen den arrain horren zale handiak gara euskaldunak.

Rapea era askotara prestatu daiteke, eta gurean hori egiteko sei errezeta aurkituko dituzue egosia, errea baratxuri-olioarekin, errea txirlekin, irin-arrautzeztatua, saltsa amerikarrean eta saltsa berdean. Haren matrailak saltsa berdean eta patatekin prestatzeko jarraibideak ere badaude gurean. Baina aipatu bezala, xapoaren gibela prestatzea pentsatu dugu gaurkoan, xapoaren gibela tipularekin. Errezeta honek ere ez dauka beste misteriorik, eta ordu bat libre izanez gero, edozeinek egin dezake, baita sukaldari txarrenak ere. Gogoa besterik ez da behar. Esango diguzue! On egin!

Antzeko sarrerak:

  1. ZERBA ORRI-MAMI BETEAK ETA IRIN-ARRAUTZEZTATUAK

Erantzun bat “Xapo gibela tipularekin” bidalketan

  1. “Rapea” diozu artikuluan. Oso ondo!
    Txikitan, erdaldun ginela, “chipirones, lampernas, arraigorris, muscullos”, “xapo” orobat, eta horrelako hitzak erabiltzen genituen, erdara mordoiloan.
    Euskaraz zer edo zer ikasi eta, orain perfeccionatu beharko dugu, nonbait, gure vocabularioa: rapea, sala (cloruro sodicoa), agua (a orgánico eta guzti, jaquina), etc.
    Ehun esker zure jaquinduria zabaltzen laguntzearren, magister edo magistra, ORRI ESPEZIALIZATU horretatik.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>