BANANA ERREAK MUSKAT INTXAURRAREKIN

Osagaiak

  • 8 banana eder, azala kendurik
  • gurin biguna, puska polit bat
  • 4 koilarakada azukre
  • Muskat intxaurra xehaturik, pixar bat
  • Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat

Errezeta


Bananak eroso sartzen diren erretilu handi bat ongi igurtzi gurinaz. Banana zurituak erretiluan jarri eta azukrea eta muskat intxaurra parparrean bota gainera. Rona edo hautatu dugun pattarra ere botako diegu gainetik bananei. Labean utzi, 200 graduan, 40 minutuz, bananak ongi xamurrak gelditu arte, melenga-itxura hartu arte. Zerbitzatzeko, epeltzen utzi eta izozki goxo batekin edo jogurt greziar krematsuarekin atera.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?