Osagaiak
Errezeta
Bitan zatituko eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez. Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da orduan.
Txokolate saltsa beharrean, mugurdi saltsa erabil dezakegu, eta gainazalean fruitu lehorrak, hur txigortuak edo arbendolak esate baterako, hautseztatu ahal izango ditugu.