BANANA TARTA MAHASPASEKIN

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 5 banana, zurituak, dadotan moztuak
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac)
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • 55 g irin
  • 45 g almendra hauts

Errezeta


Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan. Orduan agudo erantsi banana dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 5 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezala utzi eta bertara irauli mahaspasak, banana salteatuen zaporea har dezan denak. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu... Irinarekin 55g azukre eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, 45g gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako banana eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.



Iruzkinak

yfupsH http://www.FyLitCl7Pf7ojQdDUOLQOuaxTXbj5iNG.com

npVbnRdZC @ 2016-12-31 11:26:18

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?