Osagaiak
Errezeta
Olioa kazola zabal batean isuri eta su eztian jarriko dugu. Pipermin lehorra eta baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren. Dantzan hasi orduko, erre gabe betiere, zopako ogia gaineratuko dugu, labanaz xerra mehe finetan zatitu eta gero. Oliotan ongi busti ondoan, gorritu egingo dira emeki-emeki, guk zurezko zaliari eragin eta eragin egongo garen bitartean. 10 bat minutu egingo ditugu horrela. Piperrautsa erantsiko dugu orduan. Gorritzen utziko dugu guztia une batzuetan eta tomate saltsa, piper-mamia eta ur beroa gaineratuko ditugu ondoren. Gatz pixka bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia egosten beste 15/20 minutuan. Haien buruan, pausatzen utziko dugu kazola ogia ongi hanpatu eta zopa behar bezala lodi dadin. Oso bero zerbitzatuko dugu.
Hala nahi izanez gero, arrautza batzuk utzi ahal izango ditugu mamitzen zoparen barruan. Horretarako, sutatik atera baino minutu gutxi batzuk lehenago sartuko ditugu arrautzak eta kazola tapatuta edukiko ditugu. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak, zopa ia egin denean eta kazolari etengabe eraginik, arrautza ongi mami dadin gainerako gaien artean.
Bikaina, benetan!