KATU ZOPA

Osagaiak

  • Litro bat ur
  • Gatza, pixar bat
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • 5 koilarakada oliba olio birjina
  • Ximiko bat piperbeltz, ehoa
  • 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua)
  • 2 arrautza
  • 2 koilarakada gazta birrindu.

Errezeta


Ura egosten jarri eta harekin batera erantsiko ditugu baratxuri alea, olioa eta piperbeltz ehoa. Irakiten hasi orduko gaineratuko dugu ogi zuria, pixkana-pixkana, zopan ongi batu dadin, egoki lodi dadin. Horrela jokatzen badugu berehala lortuko dugu nahi dugun lodiera arin hori. Argi geldituko dira zopak, eta gutxienez ordu erdia beharko dute sutan horretarako.

Beste ontzi edo gopor batean joko ditugu arrautzak, eta gaztarekin nahasi ondoren. Zopak egosten behar duten ordu erdi horren ostean erantsiko dizkiegu arrautzak eta gazta. Nahasi, gatz-puntua zuzendu eta sutatik aterako ditugu zopak. 10 bat minutuan edukiko ditugu pausatzen, ongi estalita. Lodi eta krematsu, erakargarri azalduko zaizkigu zopa hauek. Uraren ordez salda bideratzen badugu, zoragarriak dira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?