BARBARIN FRIJITUAK

Osagaiak

  • 24 barbarin txiki, arrokakoak
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale

Errezeta


Ongi garbituko dizkigute barbarinak arrandegian, tripak kendurik, eta burua eta isatsa beren horretan utzirik.

Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta barbarinak sartuko ditugu, gatza eman eta irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta erabiliko ditugu ondoren. Bizpahiru txandatan egingo ditugu barbarinak, olioaren tenperatura apal ez dadin.

Arrain honen puntua gorrixka da eta mamia hezurretik erraz asko bereizten bada ere, barbarin txikiak ezin goxoagoak dira oliotan ongi txigortzen baditugu. Osorik jan ahal izango ditugu horrela, isatsa, burua eta guzti. Eskandalua izango da hau batzuentzat: odolkia marmeladarekin jan dezatela orduan!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?