Osagaiak
Errezeta
Koipe asko izanez gero, garbitu egingo ditugu giltzurrunak. Koipe geruza mehe bat utziko diegu kanpoaldetik. 10 xerra ez oso mehetan zatituko dugu horietako bakoitza, eta ahalik eta nerbio gehien aterako diegu barrutik. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren.
Padera baten tanta bat olio isuri eta su bizian gorrituko ditugu giltzurrun xerrak, gehiegi egin gabe, gogor ez daitezen. 30 bat segundo alde bakoitzetik. Ondoren, plater txokon baten gainean jarriko dugu xukatzeko ontzia, isuriko dituzten zukuak eta odola jasotzeko. Giltzurrunak txigortu ditugun padera berean erantsiko dugu gurina; sua eztitu eta apartzen hasiko da gurina, gorrituz eta hurraren antzeko usain gozoa emanez. Orduantxe gaineratuko ditugu giltzurrun xerra txigortuak eta tipulatx pikatua. Ongi nahasiko dugu guztia. Su eztian gozatuko ditugu giltzurrun xerrak, koipea desegin bitartean ez daitezen erre. Bi bat minutuan edukiko ditugu gaiak su horretan, bira eta bira etengabe, gaiak ongi biltzeko. Perrexila gainetik hautseztatu, ximiko bat piperbeltz eho gaineratu eta zerbitzatu egingo ditugu giltzurrunak.
Tanta batzuk limoi zuku erantsi ahal izango ditugu gai salteatuen tonua goratzeko eta pasta egin berriarekin aurkeztu, giltzurrunen eta gurin txigortuaren zaporeaz kutsa daitezen.