HARAGI XERRA NOLA FRIJITU

Osagaiak

  • Xerra
  • Baratxuri ale bat, xerratuta
  • Oliba olioa
  • Gatz larria
  • Perrexila
  • Limoi zukua

Errezeta


Xerra bat frijitzeko, esku ona, padera on bat eta tanta bat olio baizik ez da behar. Haragiari ez zaio inoiz gatza eman behar gordinik.

Baratxuri ale bat xerratuko dugu lehenik. Su bizi-bizian jarriko dugu ondoren padera bat eta kea dariola hasi orduko erantsiko dugu olioa, tanta gutxi batzuk. Xerraren txanda da hurrena. Buelta eta buelta frijituko dugu, sua eztitu gabe, egin xamar utzi arte. Plater batean aterako dugu paderatik.

Sua eztitu eta olio garbia isuriko dugu ondoren. Hartan gorrituko dugu baratxuri alea. Xerraren gainean isuriko dugu baratxuriaren olioa. Gatza emango diogu orduan haragiari, gatz larria, eta barrura!

Sutatik ateratakoan, perrexila, trauskil pikatua, eta tanta batzuk limoi zuku erantsi ahal izango ditugu baratxuri-olio horretan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?