TXAHAL BIRIBILKIA PRESIO-ELTZEAN MANEATUA

Osagaiak

  • Txahal biribilki bat, lotua eta ertzetako muturrik gabe beharbada, eltzean sar dadin
  • 4 tipula eder, zati handitan moztua
  • Baso bete ardo zuri
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba olioa

Errezeta


Arin frijituko dugu tipula presio-eltzean, gatz eta oliba olioarekin, 30 bat minutuan, murrizten utzirik. Gatza eta piperbeltza eman eta haragia sartuko dugu orduan, tipulekin batean gorri dadin. Biraka erabiliko dugu, alde guztietatik gori dadin. Ardoa erantsi eta 10 minutuz utziko dugu irakiten. Urez estaliko dugu ondoren guztia. Gatza eman eta tapatu egingo dugu presio-eltzea. Betiko eltzeetan, 45 minutukoa da egoste-denbora, egungo atomikoetan, berrienetan, nahikoak izango dira 25 edo 30 minutu.

Ireki, epeltzen utzi eta turmix eta iragazki batetik pasatuko dugu saltsa. Hartan murgilduko dugu haragi biribilkia, xerra loditan moztu eta gero. Irakinaldi bat eman eta barrengorri batzuekin, dadotan moztutako patata frijituekin edo barazkiekin aurkeztuko dugu haragia. On egin!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?