Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean ipiniko ditugu tipulak, gatza eta oliba olioa. Kazola su eztian jarri eta astiro-astiro gorritzen utziko dugu tipula, 45 minutuan.
Padera batean olio pixar bat isuri eta su bizian ipiniko dugu. Gibela erantsiko dugu ondoren, pixkana-pixkana, erretzen utzi gabe, eta oliotan gorritzen utziko dugu segundo batzuetan, lehortzen utzi gabe. Buelta batzuk emango dizkiogu, azal gorrituaren azpian haragi gorrixka eta hezea gera dadin. Zati guztiak sutan salteatu ondoren, erantsi egingo ditugu limoi zukua eta kaparrak, eta urritzen utziko dugu zukua, hondoan erantsita geratu den haragi zuku hondarrekin elkar dadin. Gibel gorritua, kaparrak eta urritutako zukua tipula beroaren gainean irauliko ditugu ondoren, eta istant batzuetan irakiten utziko dugu guztia, su eztian. Pausatzen utzi eta zerbitzatuko dugu.