TXAHAL HARAGIA BARRENGORRIEKIN

Osagaiak

  • 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • Irin pixar bat
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Kilo bat txanpinoi, xerratan moztuak
  • Kaienako piperra, mutur bat
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Errezeta


Oliba olio pixar bat kazola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu haragi puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean.

Kazola berean, soberan dagoen koipea kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian. Orduan erantsiko dugu irin pixarra. Buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu aurrez txigortutako haragi puskak, atera duten zukua eta guzti. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda. Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 90 minutuan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte.

Gisatua erabat egin baino 10 minutu lehenago erantsiko ditugu txanpinoiak, aurrez padera batean olio pixar batekin eta piper-muturrarekin salteatuak, eta gatz apur bat. Azken minutuetan oso su eztian egiten utziko dugu guztia. Haragiak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?