TXAHAL MATRAILAK ARDO BELTZAREN SALTSAN

Osagaiak

  • 6 lagunentzako,
  • 6 txahal matraila
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

Errezeta


Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu daitezen arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu. Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen.

Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora hiru behatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, 2 bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia. Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian.

Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batekin xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, behatz baten neurrikoak gutxi gora-behera. Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila xerrak ondoren, eta gelatina ateratzen utziko ditugu, saltsa lodi dadin. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin mahairatuko ditugu txahal matrailak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?