TXAHAL MINGAINA ARDO BELTZAREN SALTSAN

Osagaiak

  • Txahal mingain bat
  • 1,5 l ur
  • Haragi salda kontzentratua, pastilla bat
  • Tipula bat, zerrendetan zatitua
  • 2 baratxuri ale
  • 2 azenario, xerratuak
  • Porru bat, xerratua
  • Oliba olio pixar bat
  • Baso handi bat ardo beltza
  • Arrautza, irina eta olioa, irin-arrautzatan pasatzeko

Errezeta


Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen ipiniko dugu mingaina, alde guztietatik txigortu arte. Ondo txigortu dela ikustean atera egingo dugu kazolatik. Orduan kazolara irauliko ditugu barazkiak, eta erdi egosten utziko ditugu su eztian. Eginak daudenean, erantsiko dugu ardoa eta irakiten utziko dugu guztia lurrindu arte. Berriro ere sartuko dugu mingaina kazolan, ur beroz estali eta haragi salda pastilla erantsiko diogu. Su eztian egosten utziko dugu guztia mingaina xamur gelditu dadin arte (noizean behin pixka bat ziztatu behar da egoste puntua ikusteko). Ordu pare bat beharko ditu egosteko (presio-eltzea erabiltzen badugu, 50 minutu). Ondo egosi eta xamurtu denean, xukatu.

Epeltzen hasi denean, azala kenduko diogu mingainari. Xerrak egin eta irin-arrautzatan pasako dugu ondoren. Olio bero ugarian frijitu eta paper xurgatzailean xukatuko ditugu xerrak, soberan duten koipea kentzeko. Horren ostean, ondo xehatu eta iragazki fin batean pasako dugu saltsa. Mingain xerrak saltsan sartu eta gatz puntua zuzenduko dugu ondoren. Zerbitzatu aurretik pausatzen utzi.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?