Osagaiak
Errezeta
Giroko tenperaturan utziko dugu txuleta, ordu batzuetan, erre aurretik. Olio pixar bat berotuko dugu padera zabal batean. Kea ateratzen hasten denean, txuleta ipiniko dugu hartan eta su bizian utziko dugu ongi gorritu arte. 2 minutu igaro ondoren, buelta emango diogu, beste 2 minutuan beste aldea, gorri dadin.
Sutatik atera eta pausatzen utziko dugu 10 minutuan erretilu bero batean, aluminio-paperez estali ondoan. Padera garbitu eta su bizian ipiniko dugu beste olio pixar bat isuri ondoren. Ongi berotu denean, txuleta ipiniko dugu hartan eta egiten utziko dugu, minutu batean alde bakoitzetik, berriro ere karamelu bihurtu eta barrutik bero gera dadin.
Ohol baten gainean zatituko ditugu txuletak: labana batekin hezurra haragitik bereizi eta koipea eta erretako aldeak kenduko ditugu ondoren. Jateko momentuan zatitu egingo dugu txuleta puska lodietan, eta orduantxe emango diegu gatza puskei, ez lehenago. Hezurrari atxikitako haragia izaten da gozoena: argudio bikaina, alajaina, "eskuz" garbitzen segitzeko. Entsalada berde batekin aterako dugu mahaira, ale-ziapearekin ongi igurtzia.