Osagaiak
Errezeta
Xehe-xehe eta kontu handiz garbituko ditugu bieirak edonola maneatzen hasi aurretik. Garbi saltzen dizkigute normalean, baina freskoagoak izango dira, eta ziur jakingo dugu izozturik ez direla egon, beren maskorrekin erosten baditugu.
Banan-banan hartu eta labana txiki baten mutur zorrotza sartuko dugu maskorren zirrikitutik, maskor lauaren aldetik, bieira mozteko.
Barrualde guztia ondo hartzen saiatuko gara, puska lodirik moztu gabe ez uzteko. Ireki eta koilara batez askatuko dugu mamia maskor ahur edo konkabotik.
Eskuz erretiratuko ditugu ondoren tripak eta hondarrak gune zuritik, eta agerian utziko ditugu gune zuria eta koral laranjak. Azkenik, bada gune zurian apo bat, "harri malaisiarra" deitua, kendu egin behar dena, gogorra eta desatsegina delako. Eskuz kendu ahal izango dugu, zimiko eginez. Uretan garbitu, lehortu eta maneatzeko prest egongo dira bieirak.