Osagaiak
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu brokolia eltzean. 10-15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Kolore bizia galduko du, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez.
Bakailao puskak irinetan axaletik pasa eta gero, olio oso beroan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu egingo ditugu ondoren.
Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak. Sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka eragingo diogu etengabe zurezko zaliari, piperrautsa olioarekin ongi nahas dadin. Baratxuri saltsa hau brokoli egosi eta xukatu berriaren eta bakailao zatien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.