Osagaiak
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu brokolia eltzean. 10-15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez.
Xukatu, erretilu sakon batean jarri, bexamel egin berriaz busti eta estali egingo dugu kazola. Gazta birrindua gainetik hautseztatu ostean, labeko grilan ipiniko dugu erretilua, azala gainerre arte. Mahairako prest egongo da orduan.