Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean, doi-doi estaliko ditugu urez dilistak. Gatza eman eta hirugiharra eta barazkiak sartuko ditugu, osorik. Kazola tapa batez estali eta su eztian jarriko dugu, dilistak xamur daudela ikusi arte. 50 bat minutu iragoko dira. Dilistak lehor xamar geratuko zaizkigu, hau da, ura doi-doi jarri diegunez, trinko xamar ageriko zaigu dilista orea. Hirugiharra erretiratuko dugu ondoren. Kazolan irabiagailuaren besoa sartu eta indar betean eragingo diogu. Salda beroa eta esnegaina erantsi eta gero, indar betean joko dugu guztia berriro eta gatz-puntu neurtuko dugu.
Dadotan zatituko dugu hirugiharra eta ogi txigor batzuekin batera sartuko ditugu zopa zerbitzatuko dugun plater edo katiluetan.