Osagaiak
Errezeta
Bitxia da animalia honen izenarekin gertatzen dena. Euskaraz argi dago zer den buia eta zer txangurru. Bestela esanda, txangurrua armiarma da (centollo) eta buia edo petaka, karramarroa (buey de mar). Baina gaztelaniaz izenak gurutzatu egin dituzte eta Txangurro deitzen diote buiari. Zoritxarrez, nahasmendu horrek geu ere nahastuko gaitu azkenerako, baina webgune honetan bederen, gauza bakoitzari bere izenaz deitu nahi diogu: buiari buia (edo petaka) eta txangurruari txangurru.
Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g gatz litro ur bakoitzeko) eta buiak hartan egostea. Ura irakiten hasten denean murgilduko dugu itsaskia, eta 15-20 minutuan edukiko dugu egosten, tamainaren arabera. Mamitsuagoak dira emeak. Egosi eta gero, hoztu eta jan egingo dugu buia, edo papurtu egingo dugu haren mamia, Donostiako eran prestatzeko. Garrantzitsu da sabelaz gora uztea, hoztu bitartean ez dadin hustu eta barruan mamituriko zuku goxoak gorde ditzan.