Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean, xorta bat olio erantsi eta hartan gozatuko ditugu, su ertainean, baratxuriak, tipulina eta piper berdea, gatz pixka batekin. Gorritzen utziko diegu barazkiei, xamur gelditu arte. Xerez ardoa erantsi eta murrizten utziko dugu, su eztian. Guztiz lurrundu orduko kazolaratuko dugu txangurrua, dagoeneko maneatua, eta irakiten utziko dugu ondoren guztia, egoki nahasteko.
Beste kazola batean egingo dugu bexamel saltsa. Gurina eta irina sutan gozatu eta esnegaina eta esnegain irakin berria erantsiko ditugu ondoren. Beste 5 bat minutuan utziko dugu irakiten. Erretilu batean zabaldu eta hozten utziko dugu ondoren orea.
Itxura emango diegu kroketei. Irin, arrautza eta ogi birrinduan pasa eta prest utziko dugu olio bero ugaritan frijitzeko.