KAKAHUETE PATTAR KREMATSUA

Osagaiak

  • 22,5 cl ur
  • 75 cl esne
  • Kakahuete gurina, 100 g
  • 30 g azukre
  • Kakao hauts zimiko bat
  • Gatz pixar bat
  • Ron urtetsua, 4 koilarakada handi

Errezeta


Ura eta esnea irakinarazi eltze batean eta, borborka hasten den momentuan, gainerako osagaiak gehituko ditugu. Irabiagailu baten besoa sartu eta indar handienean egin dezala lan. Gero beste 5 minutuz irakiten utzi. Nahastura iragazkitik pasarazi eta hozten utzi baino lehenago, berriz irabiatu, bizi-bizi. Koilarakada batzuk ron isuri eta ongi nahasi. Botila batean sartu eta hozten utzi.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?