Osagaiak
Errezeta
Ur ugaritan egosiko dugu patata su eztian, garbi eta zuritu gabe, labana ziztatu eta xamur sartzen dela sumatu arte. Kg bete baino gehiago egosiko dugu, ondoan kg bete mami bereizi ahal izateko.
Ontzi batean ipiniko dugu egosi eta xukatu ondoren. Sardexka baten hortzez xehatu eta hari mehean erantsiko dugu ondoren oliba olio birjina, purea ongi batu eta nahasi arte. Gatza eman eta jateko prest edukiko dugu.
Hozten bada, su eztian berotuko dugu, edo mikrouhinetan. Hobe hala bada.