LIMONTXELOA

Osagaiak

  • Litro bat alkohol etiliko, 95ยบ-koa
  • 7 limoi, horiak eta usain goxokoak
  • Litro bat ur + baso bat
  • 250 g azukre

Errezeta


Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde zuria kenduta). 10 egunez utziko dugu beratzen. Egun horiek iraganik, alkohola iragazkitik pasatuko dugu.

Beste alde batetik, litro bat ur eta basokada bat jarriko ditugu aparte, azukrearekin. Irakinarazi eta gero, 5 minutuz hozten utziko dugu, eta ondoren lehendik iragazitako alkoholarekin nahasiko dugu. Ordu batzuk eman ditzala pausatzen. Edaria botilatu eta ongi itxita hozkailuan sartu zerbitzatu baino lehen. Zenbat eta hotzago egon, orduan eta gehiago edango eta mozkortuko gara.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?