MUGURDI EDARI GASDUNA

Osagaiak

  • Mugurdiak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Errezeta


Baso-irabiagailu baten ontzian mugurdiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi izanez gero.

Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu. Pitxerrean menda hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?