Osagaiak
Errezeta
Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez. Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.