TXAKOLIN SANGRIA KAIA ERAN

Osagaiak

  • Kalitate oneko txakolina, botila bat
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Limoi Schweppes baten erdia
  • Laranja Schweppes baten erdia
  • Whiski pixka bat
  • Cointreau pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Izotzak

Errezeta


Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua. Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?