Osagaiak
Errezeta
Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez edo urazak zentrifugatzeko gailuan.
Entsalada-ontzian ipiniko ditugu endibia hosto garbiak; gatz-pipertu eta ozpin-olioaz garaztatuko ditugu ondoren. Iraulka eragin eta nahasi ondoan, hainbat minutuan utziko ditugu ongailu horretan bustitzen. Mahairako prest edukiko dugu orduan entsalada.
Ongailua aberastu nahi izanez gero, koilarakada batzuk ale-ziape edo jogurt natural erantsi ahal izango dizkiogu ozpin-olioari.