Osagaiak
Errezeta
Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez edo urazak zentrifugatzeko gailuan.
Katilu batean, ozpin-olioarekin nahasiko ditugu jogurta, esnegaina eta limoi zukua. Entsalada-ontzian ipiniko ditugu endibia hosto garbiak; gatz-pipertu eta ozpin-olio nahasi horretaz garaztatuko ditugu ondoren. Iraulka eragin eta nahasi ondoan, hainbat minutuan utziko ditugu ongailu horretan bustitzen. Mahairako prest edukiko dugu orduan entsalada.
Ongailua aberastu nahi izanez gero, intxaur puskak edo urdaiazpiko nahiz gazta, dadotan moztuak, erantsi ahal izango dizkiogu ozpin-olioari. Arrautza gorringo bat nahasi ahal izango dugu, gordinik, ozpin-olioan.