ARDI-MIHI BELARRA LIMOITAN OLIBA BELTZEKIN

Osagaiak

  • Ardi-mihi belarra garbitua, entsaladarako prestatua, 2 poltsa
  • Oliba beltz zatituak, eskutada bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Limoi erdi baten zukua
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta


Zaila da azokan ardi-mihi belar basa, garbitu gabea, aurkitzea. Entsaladarako barazki mota bat da, zurtoin txikiak dituena, berdexka eta 3, 4 edo 5 hosto zurtoin batean izaten dituena. Normalean garbituta saltzen da, poltsatan. Barka txikietan edo pisura saltzeko aurkituz gero, garbitu ohi bezala, uretan, ozpin edo lixiba tanta batzuk botata. Xukatu.

Gobernazioa prestatu, olibak nahasiz limoi zukuarekin, eta gatza piperbeltza eta oliba olio hari bat gehituz. Irabiatu bizi-bizi sardexka baten hortzekin. Ardi-mihiei eman nahastura hau eta kulunkarazi erritmoz. Eta mahaira laster, ikusi hutsarekin belaxkatzen dira eta.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?