ERREMOLATXA AZA GORDINAREKIN ENTSALADAN

Osagaiak

  • Erremolatxa egosia, azala kenduta eta dadotan, kilo erdia
  • Aza txiki bat
  • Oliba olio birjina, 4 koilarakada
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • Jogurt natural bat
  • Limoi erdi baten zukua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Azaren zurtoina eta kanpoaldeko hosto itsusi, gogor eta hondatuenak baztertu. Hostoka banatu eta hosto bakoitzari ere kendu erdiko zurtoin gogorra. Denak holaxe prest ditugunean, uretan garbitu, behin baino gehiagotan, uretara lixiba edo ozpin tanta batzuk botata. Ondo zorroztutako labana batekin zerrenda mehe-meheetan zatitu, kontu handiz, hor baitago entsalada honen koxka. Zatiturik daukagunean, katilu batean ontzi batean jarri erremolatxa dadoekin batera.

Gobernazioa egin. Katilu batean, limoi zukua, gatza eta piperrautsa jarri. Gero jogurta eta azkenik oliba olioa. Gobernazio horrekin ongi gozatu aza hostoak eta erremolatxa, eraginez. Entsalada hozkailuan eduki puska batean, eta halaxe mahairatu. Hotzetatik ateratzean lehor samarra badago, oliba olio birjina bota berriro.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?