ERREMOLATXA OLIBA OLIO BIRJINAREKIN

Osagaiak

  • Erremolatxa egosia, kilo bat
  • Oliba olio birjina
  • Gatza eta piperbeltza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Egositakoan azala kendu ondo, gainean izaten duen geruza fina baztertzeko, eta hostoen sustraien begi gogorrak ere kendu. Dadotan zatitu edo xerra lodi samarretan eta bota gatza eta eta piperbeltza eta oliba olioa gupidarik gabe.

Erremolatxa egosi ontziratuak erosi baditugu, metodoa ez da aldatzen, azala eta begiak kendu, eta gero gobernatu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?