ESKAROLA ENTSALADA HIRUGIHAR PUSKEKIN

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Hirugihar ketua puskatan, eskutada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta


Baratxuri alea erdibitu eta igurtzi bi zatiekin entsalada gobernatuko dugun goporra edo entsalada-ontzia. Baratxuri aleak bota, entsaladari lurrina emateko besterik ez baitute balioko. Paratu eskarola goporrean.

Hirugihar puskak salteatu zartagin batean su bizian, batere koiperik gabe, ongi txigortu arte. Erretiratzeko unean, gehitu ozpina eta atera katilu batera. Epeltzen utzi. Gatz eta piperbeltz pittin bat gehitu, isuri gainera olioa eta buelta batzuk eman.
Hirugihar puskekin daukagun ozpin saltsa kontu handiz isuri eskarolaren gainera, eman buelta batzuk eta mahaira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?