ARRAUTZA FLANA ESNEGAINAREKIN

Osagaiak

  • 12 flan egiteko:
  • Litro laurdena esnegain
  • Litro bat esne
  • 6 arrautza
  • 12 arrautza gorringo
  • Bainila, adaxka bat
  • 300 g azukre
  • Moldeak karameluz igurzteko:
  • 200 g azukre

Errezeta


Arrautza gorringoak, arrautzak, 300 gramo azukreak eta bainila aleak (laban zorrotz batez luzeran ireki eta aleak aterako ditugu horretarako) nahasiko ditugu lehenik. Esnea, esnegaina eta bainila leka irekia irakin eta iragazkian pasako ditugu ondoren. Nahasi egingo ditugu bi nahasturak. Orduan sutan ipiniko ditugu 200 gramo azukreak, su eztian, karamelu gorri bat lortu arte. Moldeen hondoetan banatuko dugu karamelua gero.

Kremaz beteko ditugu moldeak, laurdena estali arte, eta Maria bainu beroan ipiniko ditugu ondoren. Paper tolestatu batez estaliko dugu aurrez ontzia, Maria bainuan sartzeko, moldeen hondoek ontzi hori zuzenean uki ez dezaten. Labean edukiko ditugu 150ºko tenperaturan, ertzak mamitu eta erdialdea dardarati gelditu dela ikusi arte.

Hozten utziko ditugu flanak. Moldeetatik poliki-poliki atera eta giroko tenperaturan jango ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?