ARROZESNE USAINGOZATUA

Osagaiak

  • 3 l esne
  • 150 g arroz, pikor biribilekoa
  • 125 g gurin
  • 300 g azukre
  • Limoi azal bat
  • Kanela adaxka bat
  • Cognac xorta bat
  • Anis xorta bat
  • Patxaran xorta bat

Errezeta


Irakiten ipiniko dugu esnea kanela eta limoi azalarekin. Irakiten hasten denean, kanela eta limoi azala atera, eta erantsiko dugu arroza. Eragin egingo diogu ondoren, 30 bat minutuan. Ezti-ezti eta etenik gabe edukiko dugu arroza irakiten. Gurina erantsiko dugu ondoren, eta beste 30 minutuan arituko gara eragiten, oso su eztian. Azkenik, sua pittin bat bizitu, eta erantsiko ditugu azukrea eta alkoholak. Indar betean eragingo diogu guztiari, itsatsi ez dadin. Hozten utzi eta goporretan banatuko dugu ondoren. Hozkailuan uzten badugu hozten, aurretik atera beharko dugu, oso hotz egon ez dadin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?