Osagaiak
Errezeta
Arrautza gorringoak eta gurina ez beste osagai guztiak kazola batean nahasi, eta sutan jarriko ditugu, oso su eztian, irakin arte, baina ezti-ezti eta zurezko zalia eragiteari utzi gabe betiere. 50 bat minutu emango dugu lan horretan, arroza lodi xamar geratzen den arte. Kanela adaxka atera, eta sutatik baztertuko dugu ondoren. Pausatzen utziko dugu arroza, epel dadin arte, eta orduan erantsiko ditugu arrautza gorringo joak eta gurin puska, arroza gogo-gozo eta aparta geldi dadin. Ontzi txiki edo plater sakonetan banatuko dugu gero, eta giroko tenperaturan utziko dugu hozten jan aurretik. Hozkailuan sartzen badugu, garrantzitsua da ordubete lehenago ateratzea, postrea hain hotz egon ez dadin.