Osagaiak
Errezeta
Azukre pixar bat emango diogu esnegain harrotuari, sendo-sendo geldi dadin, erori gabe. Ontzi batean nahasiko ditugu krema, kafe-likorea eta kafe disolbagarria, gomazko espatula baten laguntzaz, krema leun eta biguna gera dadin arte, esnegain harrotua ongi nahasi ahal izateko. Horixe egingo dugu ondoren. Kremaren gainean erantsiko dugu esnegain harrotua, eta poliki-poliki nahasiko dugu espatula baten laguntzaz, guztia ondo barneratu arte. Harro-harro geratu behar zaigu krema. Pixka bat hozten utzi, eta hostopilak, kruxpetak edo xuxuak betetzeko erabiliko dugu krema hau.